Greba utzi dute La Auxiliar Navaleko langileek, zuzendaritzagaz akordioa lortuta

Unai Brea 2020ko ots. 21a, 09:14

Aste honetan LANeko beharhinek egindako mobilizazioetako bat.

Enpresagaz akordioa lortu ondoren, martitzenean hasitako greba mugagabea bertan behar utziko dutela jakinarazi zuten atzo iluntzean, Erandioko La Auxiliar Navaleko (LAN) beharginek. Ordaindu gabeko soldatak hamar eguneko epean ordaintzeko konpromisoa hartu du zuzendaritzak, besteak beste.

Greba-batzordea eta enpresaren zuzendaritza atzo eguerdian bildu ziren, eta adostutakoa ontzat eman eta greba amaitzea erabaki du langileen batzarrak. Akordioak hiru puntu ditu:

  • Zor diren soldata denak hamar eguneko epean ordaintzea.
  • Zuzendaritzak eta langileen hiru ordezkarik osatutako batzorde misto bat eratzea, aldiro batzartuko dena enpresaren egoeraren segimendua egin eta gertatutakoa berriro jazo ez dadin mekanismoak sortzeko helburuagaz.
  • Aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientean dauden beharginak apurka-apurka euren lanpostuetara itzultzea.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun