Izenpeak change.org plataforma ezagunaren bidez dabiltza eskatzen, eta daborduko 300 lagun inguruk eman dute. Mertxe Bilbaok 68 urte ditu, eta sinadura-eskaeran azaltzen dutenez, Peruko ospitalea batean geratu da bakarrik eta behar bezalako arretarik gabe.
Zehazki, Euskal Herrira lehenbailehen itzuli ahal izateko Bilbaori behar bezalako zaintza medikua ematea eskatzen dute sinadura-bilketa abiarazi dutenek. Une honetan Limako erietxe bateko pabilioi bakartu batean dago.
Sare sozialetan zabaldu da Espainiako Kontsuletxeko goi-kargu bat joan harengana, anbulantzia bategaz eta medikuakaz, beste ospitale batera eroateko, baina Mertxe Bilbaoren senideek informazio hori gezurtatu dute.