Koronabirusa Uribe Kostan

Udalak 200.000 euro emango ditu merkataritzari, ostalaritzari eta zerbitzuei laguntzeko

Unai Brea 2020ko mai. 8a, 19:12

Argazkia: ALTERIO FELINES

Koronabirusagatik kolpe latza jaso du hirugarren sektoreak, eta honenbestez Erandioko Udalak jakinarazi du haren aldeko bonu-kanpaina ipiniko duela martxan. Jarduera guztiz eten edo gutxienez fakturazioaren %75 galdu duten autonomoak eta udalerriko mikroenpresak sar daitezke kanpainan.

Bonuak atxikitako establezimenduetan erosi ahal izango dira, momentu eta leku horretan bertan trukatzeko. Kanpaina 2020 osoan egongo da indarrean, eta 200.000 euroko kostua izango du Udalarentzat. Gainera, merkatariei bestelako laguntzak emateko 70.000 euro bideratuko dituzte, eta hainbat tasa ordaintzeaz salbuetsiko dituzte hirugarren sektoreko enpresak. 

Zehazki, datozen sei hilabeteetan ez dute zabor-tasarik ordaindu beharko, kaleko postuei dagozkienak hiru hilabetez egongo dira salbuetsita, eta terrazenak urte osoan. Tasa horien guztizko balioa 88.000 eurokoa dela adierazi du Udalak.

Osasun-krisiaren ondorioak arintzeko beste hainbat gasturen berri eman du Udalak, "elkarte, programa eta bestelako ekimenei laguntzeko", honako zerrendan ageri direnak:

  • Sortarazi eta Cáritas: 5.000 € gehiago bakoitzari
  • Gizarte-larrialdietarako laguntzak: 90.000 € gehiago
  • San Jose egoitza: desinfektatzeko gastu bereziak, 6.000 €; ,maskarak, norberaren babeserako ekipoak eta beste materialak erostea: zenbatu gabe; langile gehiago harztea: 56.000 €
  • Umeentzako diplomak: 453,75 €
  • Herritarrentzako maskarak: 70.000  €
  • Informazio-kartelak eta flyerrak atarietan: 1.271,23 €
  • Material sanitarioa erosteko familientzako bonuak: 70.000 €
  • Tuper solidarioa:  9.000 € gehiago
  • Arreta psikologikoa:  22.000 €
  • Erandio Marketing: 50.000 €
  • Enplegu-plana: 350.000 €
  • Fresko Bonua: 70.000 €

Horrez gain, kiroldegi eta musika-eskolarengatik kobratutako tasak itzuliko dituzte.

Erlazionatuak

Nora doa gure ekonomia?

Endika Alabort Amundarain 2020 mai 09 Uribe Kosta

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun