Erandioko elkarte ekologistek Aldaketaldiagaz bat egin dute eta hainbat ekintza antolatu dituzte bihar, zapatua, goizean egiteko. 11:30etik hasita, ibilaldia egingo dute herriko auzorik auzo.
Herri Bideak Kate Barik eta Auzokoa Herrikoi Elkarteak deituta, kutsaduraren aurkako ekintzak egingo dituzte bihar, zapatuan, Erandion. U30 Aldaketaldiagatik EAEn antolatu diren hainbat ekintzakaz bat eginez, Erandioko elkarte horiek herriko auzoetan duten kutsadura salatzeko mobilizazioak egingo dituzte.
11:30etik aurrera, ibilaldiak egingo dituzte, Astrabuduko Josu Muruetatik eta Erandio Goikoako Euskadiko enparantzatik hasita, Altzagan bukatzeko. 12:30ean kutsaduraren kontrako stand bat jarriko dute, batukada eta txalapartagaz lagunduta. Bertan, giza-kate bat ere osatuko dute banderolakaz, eta, bukatzeko, manifestu baten irakurketa egingo dute.
Garai latzak dira. Ia egun batetik bestera gure bizimoduak hankaz gora jarri ditu birus batek, eta kolokan daude gauza asko. Hedabideontzat ere ez dira garai gozoak, noiz eta gure lanaren beharra inoiz baino agerikoagoa denean. Horregatik, zure laguntza materiala ere behar dugu aurrera jarraitzeko.
Honenbestez, HIRUKAlagun egitera animatzen zaitugu, urtean 35 euroko ekarpena eginda, edo gure 5. urteurrena dela eta martxan ipini dugun Eman Bostekoa HIRUKAri kanpainan parte hartzera (bost euroko ekarpena eskatuko dizugu). Horretarako, jarri gugaz harremanetan administrazioa@hiruka.eus helbidera mezu bat idatziz.
Izan zaitez HIRUKAlagun