Aurreko urtean egin zen Herri Hezitzailearen galako lehen edizioan saritutakoak hauek izan ziren: euskal kulturari lotutako bizitza-ibilbideagatik Felipe Agirre; Ainhoa Zurinaga arraunaren munduan egindako ibilbide luzeagatik; Erandioko Babes Zibila, gauetan laguntza emateko proiektuagatik; Ausartzen elkartea, ume eta nerabeakaz garatutako gizarte- eta hezkuntza-proiektuengatik eta Mendibitarte abesbatza, bere 25 urtetako ibilbideagatik.
Azaroaren bukaeran egingo duten Herri Hezitzailea galan sarituko dituzten hautagaiak lotura honen bitartez aurkeztu beharko dira urriaren 31 baino aurretik.