Urtarrilean hasita, antzerkia eta musika izango dira egitarauaren protagonista handiak Altzagako areto berrian, izan ere, hilaren 14 eta 15ean Mago de Oz musikala eskainiko dute, 22an Sexberdinak euskarazko antzerkia egongo da eta 28an ABBA talde ezagunaren doinuak eramango dituzte Merkatu Zaharrera.
Otsailean, antzerki-ikuskizunek jarraituko dute: 4an Winona&Grace gaztelerazko antzerkia, 5ean Txitxarrilloa, 25 eta 26an zinema eta 26n Ixilik Hobe euskarazko antzerkia. Martxoren 4an, Go!azen 9.0 taldeak abiatuko du ikuskizun bikoitzagaz; 12an, Un Oscar para Oscar antzerkia gazteleraz; 18an, Habanera kontzertua Mendibaiarte eta talde gonbidatuakaz, eta, 24an, Oalaia Inziarteren kontzertua egongo da. Azkenik, apirilaren 15ean, zinema egongo da; 22an, dantza Zarra taldeagaz, eta, hila bukatzeko, Puro Relajo-k emanaldia eskainiko du 30ean.
Aipatutako guztiaz gain, Astrabuduko Josu Murueta kulturgunean jarduerek ez dute etenik izango eta urtarrilaren 20an, Las putas amas (de casa) gaztelerazko bakarrizketa eta Anaut-en kontzertua egongo dira. Otsailean, 24 eta 25ean emanaldi akustikoak ere egongo dira eta 26an Potx eta Lotx pailazoen euskarazko umeentzako ikuskizuna. Martxoan, bakarrizketak bueltatuko dira, eta 19 eta 25ean familia guztiarentzako emanaldia egongo da eta 26an Hirusta Triok Matrioshka Baten Geografia Soinuduna musika entzunaldia eskainiko du. Apirilean ere bakarrizketak ere kontzertuak egongo direla iragarri dute.
Bukatzeko, otsailaren 10 eta 11n, Gure! jaialdia egingo dutela aurrera dute; 17 eta 19an, inauteriak ospatuko dituzte; apirilaren 2an, Kanpomartxo; 8 eta 9an Aste Santuko jarduerak eta 23an E!Bilbidea ere egingo dituztela aurreratu dute. Jarduera horiek guztiak eta askoz gehiago HIRUKA aldizkariko hiruka.eus webguneko agendan azalduko dira zehaztapen guztiakaz.