Gogoratu dutenez, plataformako kideek 2.000 sinadura baino gehiago bildu zituzten 400 etxebizitza eraikitzeko proiektua geldiarazteko eta Altzagako berdegunearen etorkizunari buruzko herri-galdeketa bat egiteko. Alderdi politikoek plataformaren herri-ekimena osoko batzordera eraman zuten plataformari bezperan jakinaraziz eta ezer prestatzeko denbora eman gabe. Horren eraginez, Tartanga Berdeako kideek mobilizazio berriak iragarri dituzte, salatu dutenez, "Udaletik gure ekinbidea gutxiesten ari dira, eta ez dugu onartuko".
Mobilizazio jendetsua martxoaren 26an egingo dute Irailaren 23a plazan, 13:00etan, eta, hilaren 30ean, 08:30ean egingo den Udaleko osoko bilkurara joango direla ere iragarri dute.