Astika Herria husteko data maiatzaren 25ean ezarri dute

Ander Zarraga 2023ko api. 24a, 14:32

Astika Herriaren aldeko manifestazioa, artxiboko irudian. © ASTIKA HERRIA

Aurreko martxoaren 3an, Bilboko epaitegi batek Erandioko Astika Herria husteko agindua eman zuen, eta, orain, maiatzaren 25a ezarri dute gune okupatuan bizi diren pertsonak kaleratzeko data. Bertako kideek "azken egunera arte" geratuko direla agindu dute eta dituzten "baliabide guztiekin" aurre egingo dietela iragarri dute. Kaleratze-aginduaren aurrean, hurrengo asteetan mobilizazio gehiago egingo dituztela ere iragarri dute. 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun