Egitaraua

Gaur hasiko dituzte San Antonio jaiak Martiartu dorrearen inguruan

Ander Zarraga 2023ko eka. 13a, 10:32

Gaur, ekainak 13, San Antonio eguna da, baina jaietako jarduerak aste-akabuan egingo dituzte Martiartu dorrearen inguruan. © ERANDIOKO UDALA

Gaur, ekainak 13, San Antonio eguna da, eta Erandioko Goierri auzoan festak abiatuko dituzte. Meza, ohorezko aurreskua eta auzoko nagusientzako mokadutxoagaz egingo dituzte eguerdian, baina zapaturako eta domekarako hainbat jarduera prestatu dituzte, besteak beste, Euskadiko Lur Gaineko Sokatira Txapelketa, erromeria eta umeentzako puzgarria. Hemen duzue Goierriko San Antonio jaien egitaraua.

Egitaraua

Ekainak 13, martitzena

  • 12:00etan, meza.
  • 12:30ean, ohorezko aurreskua eta auzoko nagusientzako mokadutxoa.

Ekainak 17, zapatua

Ekainak 18, domeka

  • 12:00etan, meza.
  • 17:00-20:00, umeentzako puzgarriak.
  • 18:00etan, idi probak. 
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun