Azpimarratu dutenez, gobernu-programa horren ardatzak izango dira oinarrizko zerbitzuak bermatzea, jarduera ekonomikoa eta enplegua sustatzea, gizarte-zerbitzuei eustea, gardentasuna eta Erandioko bizilagunen aukerak areagotzeko baldintzak eraikitzea.
Era berean, hasi berri den agintaldian bideratuko dituzten proiektuen artean hauek nabarmendu dituzte: Agintaldi Plana berriro diseinatzea eta eguneratzea; hiriguneetako eta auzoetako azpiegiturak birsortzea; Plaiabarri-Sakoni zonaldea dinamizatzea Erandioko ekonomia biziberritzea bultzatzeko; tokiko Enplegu Planen sustapenean sakontzea; aparkaleku-irtenbide berriak bilatzea; URAgaz Astrabuduko Hezegunean egindako hitzarmena garatzea; eta Erandio Hiri Hezitzaile gisa indartzea.
Era beran, bi alderdiek konpromisoa hartu dute zahartze aktiboagaz, mendekotasuna prebenitzeagaz, gizarte-zerbitzuak hobetzeagaz, desgaitasuna duten pertsonak gizarteratzeko eta ikustarazteko programak garatzeagaz eta parte hartzeko prozesu berriak bultzatuko dituen gobernu ireki bategaz.
Hiru eremu handi
Aurreko agintaldian bezala, Udala hiru jardute-eremu orokorretan banatuko dute: Lurralde Garapena, Kontuetarako Batzorde Berezia eta Herritarrak. era berean alderdi biek beren kargura izango dituzte ordezkaritzak ere banatu dituzte, eta horrela geratuko dira.
Alde batetik, EAJk honako hauek kudeatuko ditu: Hirigintza, Hirigintza Plangintza eta Kudeaketa, Klima Aldaketa, Udal Etxebizitzak, Obra eta Zerbitzuak, HAPO, Ingurumena eta Titulartasun publikoko bideen inbentarioa; Kultura, Kirola eta Euskara; Ekonomia Sustapena, Toki Garapena eta Merkataritza; Hezkuntza, Musika eta Gazteria Eskola; Funtzio Publikoa, Giza Baliabideen Kudeaketa; Ogasuna, Udal Ondarearekin lotutako gaiak eta Kontuen Batzorde Berezia; eta Berrikuntza, Komunikazioa eta Herritarren Partaidetza.
Beste aldetik, PSE-EEk honako arloez arduratuko da: Osasun Publikoa eta Kontsumoa; HAPOren ordezkariordetza; Enplegua, Turismoa eta Berdintasuna; Gizarte Ekintza, Garapenerako Lankidetza, Adikzioak, Adinekoak, San Jose Egoitza eta Eguneko Zentroa; Herritarren Segurtasuna, Babes Zibila eta hiri-garraio kolektiboa.