2023/09/10 18:00

Musika

Poesia eta musika: "Hitz esana" (Mejillon Tigre)

Poesia eta musika: "Hitz esana" (Mejillon Tigre)
Erandioko malekoia, Erandio

Eureka Domeka!

Hitza da, eta esana da. Tituluak argi esaten duen bezala, alegia. Eta, orain arte nagusiki ingelesez landutako Spoken word izeneko zuzeneko literatur moldean bezala, zuzenean entzuteko moduko eta zuzeneko kolpe baten gisan heltzen die poesia baita saio honetan Eider Adeletxek eta Ane Zubeldiak plazaratzen dutena. Oraingoan euskaraz, noski, eta, besteak beste, etxebizitzari, sexu-indarkeriari, gorpuztasunari, zein idoloei buruzkoak. Ahotsaz gainera, musika tanta batzuk ere txertatzen dituzte artistek, eta, barre zein negar egiteko bezainbesteko tartea eskaintzen du emanaldiak. Hitza, alegia, eta esana, HITZ ESANA.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun