Epaile batek gehiegizkotzat jo du Erandioko Udaleko atezain lanpostu baterako euskara eskakizuna

Ander Zarraga 2023ko abe. 26a, 10:01

Barikuan, Altzagan egin zuten bertso-jiran eten bat egin zuten oldarraldi judiziala saltzeko helburua zuen elkarretaratzea egiteko. © ANGEL ARAGONESES

Berbots Erandion Euskaraz taldeak salatu du oldarraldi judizial berri bat eman dela Erandion, Bilboko epaile batek gehiegizkotzat jo baitu Udalean atezain lanpostu baterako euskara eskakizuna. Hori salatzeko elkarretaratzea egin zuten aurreko barikuan Altzagako metro-geltokian, ELA eta LAB sindikatuakaz batera.

Oldarraldi judiziala horren inguruan egindako adierazpenean zehaztu dutenez, Bilboko epaiteak gehiegizkotzat jo du Erandioko Udalean atezain lanpostu baterako euskara eskakizuna, argudiatuz Erandion euskara gutxiengoaren hizkuntza dela. Horren aurrean, Berbotsek salatu du euskara "ez dela gutxiengoarena, gutxitua baizik".

Era berean, euskara sustatzeko elkartekoek adierazi dute herritarren hizkuntza eskubideak bermatzeko ekintza positiboak debekatzen dituztela horrelako oldarraldi judizialek: "Euskara gutxitua izatera kondenatu nahi dute". Gaineratu dutenez, "indize soziolinguistikoa euskararen normalizazioan aurrera egiteko gutxieneko bat izatetik, euskararen normalizazioa oztopatzeko kristalezko sabai modura ezartzen du sententzia honek. Urrunegi joan garela uste dute eta mugak jartzen ari dira euskararen normalizazioa blokeatzen". 

Halaber, adierazpenean deitoratu dutenez, "edozerk balio du epaitegietatik euskararen normalizazioa sustatu nahi duten neurriak baliogabetzeko: ezin da euskara eskatu "diskriminatzailea" delako, ezin da euskara euskara eskatu "inposizioa" delako, ezin da euskara eskatu "zailegia" delako, ezin da euskara eskatu "gehiegizkoa" delako...". 

Bukatzeko, nabarmendu dute onartezina eta faltsua dela euskararen aurkako azkenaldiko epaiek lotzen dute premisa: lan- eta hizkuntza-eskubideak elkarren kontrakoak eta kontrajarriak direla.

Behin-behinekotasuna eta hizkuntza

ELA eta LAB sindikatuek bat egin zuten Berbots Erandion Euskaraz taldeak barikuan egindako elkarretaratzeagaz, eta, arestian aipatutako oldarraldi judiziala salatzeagaz batera, udal-langileen behin-behinekotasuna ere salatu zuten. ELAren aburuz, behin-behineko udal-langileak kontsolidatzen ez diren bitartean, zerbitzua euskaraz jasotzeko eskubidea ez da bermatuta egongo. 

ELA sindikatuarentzat langileak kontsolidatzea eta horiei euskara ikasteko baliabideak eskaintzea elkarregaz doazen helburuak dira, eta azpimarratu du Erandioko Udalak aukera izan duela egoera horretan dauden pertsonei baliabideak jartzeko, "egungo egoerara iristeko beharrik gabe". 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun