Gure! jaialdiaren egitaraua

Tartangako ikasleek dena prest dute Erandio liluratzeko

Ander Zarraga 2024ko urt. 31a, 14:17

Jaialdiko kontzertuak Irailaren 23a plazan izango dira 20:00etatik aurrera. © GURE! JAIALDIA

Aste-akabu honetan, otsailaren 2an eta 3an, CIFP Tartanga LHII ikasleek bigarrenez egingo dute Gure! jaialdia. Herriko hainbat elkarte eta eragile soziokulturalegaz batera antolatu duten hitzorduak kontzertuakaz, ikuskizunakaz, antzerkiakaz eta umeentzako jarduerakaz beteko ditu Altzagako kaleak. Hemen duzue egun bietako egitaraua.

Egitaraua:

Otsailak 2, barikua

  • 12:00etan, Gure! jaialdiaren aurkezpen-gala, Tartangan.
  • 17:00etan, aurpegi-margotzea, Bereterretxe kaleko umeentzako Jolasgunean.
  • 17:00etan, egur-jolasak, Bereterretxe kaleko umeentzako Jolasgunean.
  • 17:00etan, Wild Dance Project dantza-taldearen erakustaldia, metro-geltoki atzeko Streetgunean.
  • 18:00etan, boxeo erakustaldia, metro-geltoki atzeko Streetgunean.
  • 18:00etan, antzerkia: Landa bila, Merkatu Zaharrean.
  • 20:00etan, kontzertua: Gozzue, Irailaren 23a plazan.
  • 21:00etan, kontzertua: The Titanians, Irailaren 23a plazan.
  • 22:45ean, kontzertua: Les Testadures, Irailaren 23a plazan.
  • 00:30ean, kontzertua: Akatz, Irailaren 23a plazan.

Otsailak 3, zapatua

  • 10:00etan, foodtruck, San Agustin plazan. 
  • 11:00etan, kotxe klasikoen erakusketa, Bereterretxe kalean
  • 12:00etan, antzerkia: Familia Adams, Merkatu Zaharrean.
  • 12:00etan, Gautxoriak taldeko buruhandiak eta erraldoiak, Altzagako kaleetan.
  • 12:00etan, Dj Burusoil Killah, San Agustin plazan. 
  • 13:00etan, herri kirolen erakustaldia, Irailaren 23a plazan.
  • 14:00etan, Arima dantza eskolaren Urban Dance erakustaldia, Bereterretxe kaleko umeentzako Jolasgunean.
  • 16:00etan, Dj Puñales, San Agustin plazan. 
  • 17:00etan, Potxin eta Patxin pailazoak, Bereterretxe kaleko umeentzako Jolasgunean.
  • 18:00etan, kalejira Kokotean Kolpe fanfarreagaz, Altzagako kaleetan.
  • 18:00etan, Erandioko Musika Eskolaren emanaldia, Altzagako kaleetan.
  • 18:00etan, aurpegi-margotzea, Bereterretxe kaleko umeentzako Jolasgunean.
  • 18:00etan, puzgarriak, Bereterretxe kaleko umeentzako Jolasgunean.
  • 18:00etan, Dj KWSK Ninja, San Agustin plazan. 
  • 19:00etan, Tomiris ikuskizuna, Merkatu Zaharrean.
  • 20:00etan, kontzertua: Txopet, Irailaren 23a plazan.
  • 21:00etan, kontzertua: Pinpilinpussies, Irailaren 23a plazan.
  • 22:45ean, kontzertua: Moonshine Wagon, Irailaren 23a plazan.
  • 00:30ean, kontzertua: J Martina, Irailaren 23a plazan.

Ikusi hemen jaialdiari buruzko informazio guztia.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun