Jaialdia hasi aurretik, horren aurkezpen-galan MAD abeslariak, Maialen dantzariak, Eraso V taldeak eta Jon Codina biolinistak erakustaldiak egin dituzte hainbat diziplina bateratuko dituen jaialdiaren aurkezpen-galan.
Gainera, Tartanga ikastetxean egin duten ekitaldian, ikasle eta irakasleakaz batera Aitziber Oliban Erandioko alkatea ere izan da, eta, besteak beste, iragarri du jaialdia dela eta, Altzagako ostalaritza-establezimenduetako itxiera bi orduz atzeratuko dutela gaur eta bihar.