Hiru jaiegunetan bazkari herrikoia ere egingo dute Fano auzoan. Lehenik, ekainaren 8an, zapatuan, sagardotegiko menua izango dute ekainaren 4a baino lehen izena ematen dutenek; horretarako @fano_jaiak Instagrameko kontua edo 626 675 856 telefono-zenbakietatik jarri beharko da kontaktuan.
Hurrengo egunean, ekainaren 9an ere herri bazkaria izango dute, baina kasu horretan paella izango da menua, eta izen-ematea arestian aipatutako bideetatik egin beharko da ekainaren 4a baino lehen. Azken egunean ere indaba-jana izango dute bertaratzen direnek.
Baina jatekoaz gain ederto pasatzeko beste hainbat ekintza ere izango dituzte Fano auzoan; hemen egitaraua: