Hasi dira Martiartuko San Antonio jaiak!

Ander Zarraga 2024ko eka. 14a, 10:29

Daborduko hasi dituzte ospakizunak Erandioko Martiartu dorrearen inguruan. Atzo, San Antonio egunean, ohiko meza eta auzoko nagusientzako luntxa egin zuten, baina aste-akabuan hainbat ekintza prestatu dituzte auzoko gazteek, hala nola Akainak eta Arene 6 taldeen kontzertuak edo sokatira txapelketa. Azaldu dutenez, jaietara joan gura dutenek Udaleko autobus-zerbitzua ere izango dute gainera.

Zapatuan, ekainaren 15ean, Martiartuko jaietara joateko Erandioko Udalaren autobus zerbitzua egongo da gauean. Bertaratzeko autobusak Astrabuduatik aterako dira 23:00etan 00:00etan, 01:00etan eta 02:00etan. 15 minutu beranduago Altzagatik eta erdietan Erandiogoikoatik. Aldiz, bueltatzeko, autobusak 01:30etik aurrera izango dira.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun