Erandiogoikoko Andra Mari jaiak ospatuko dituzte abuztuaren 14tik 15era

Ander Zarraga 2024ko abu. 12a, 14:21

Goi Alde dantza-taldeko dantzariek erakustaldia egingo dute 15ean eguerdian.

Erandiogoikoko festa nagusiak maiatzean ospatzen dituzten Gorpuzti jaiak diren arren, abuztuan, goikoatarrek bigarren txanpa izango dute Andra Mari festakaz. Aurten, jaiak 14 eta 15ean ospatuko dituzte, eta horien egitaraua prest dagoenean hiruka.eus atariko albiste honetan bertan argitaratuko dugu, eskualdeko gainontzeko jaiakaz batera.

Egitaraua:

Abuztuak 14, eguaztena
  • 19:00 Trikipoteoa herriko tabernetatik Aitor, Oier eta Aimarren eskutik.
  • 21:30. Txitxi-burruntziak.
  • 23:00. Zutik erromeria.
Abuztuak 15, eguena
  • 11:00-14:00 eta 16:00-18:00 Umeentzako ur-puzgarriak.
  • 11:00 Paella-lehiaketarako arroza banatzea.
  • 11:30 Bizkaiko Lur Gaineko Sokatira Txapelketa.
  • 13:30 Goi Alde dantza-taldearen erakustaldia.
  • 15:00. Paellen aurkezpena.
  • 17:30 Sari-banaketa.
  • 18:30 Kuadrillen arteko jolasak.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun