Orain arte, Udaltzaingo eta Udaleko arduradunak informazio- eta kontzientziazio-kanpaina egiten aritu dira, baina emetik aurrera, zuzenean isunakaz zigortuko dituzte ordenantza betetzen ez duten txakur-jabeak.
Erandiok 25.000 biztanle dituen udalerria izanik, 5.000 txakur baino gehiago daude erroldatuta. Besteak beste, animalia horientzako berariaz sortutako eremu bi daude: bat Altzagan, Tartanga inguruan, eta Astrabuduan bestea.