Itsaso biziak iragarrita daude gaurtik eguenera bitartean. Hori dela eta, itsasadarrak gora egin dezakeela-eta, eta kalteak murriztu guran, Erandioko Udalak harezko sakuak jarriko ditu herritarren eta komertzioen eskura. Zehazki, Obieta eta Ibarra kaleetan.