Lutxana eta Altzaga arteko BI-711 errepidea erabat itxita egongo da datozen bost asteetako gauetan

Ander Zarraga 2024ko aza. 4a, 10:13

Lanak Lutxana eta Altzagako tartean egingo dituzte hurrengo asteetan.

Azaroaren 3tik aurrera, Lutxana eta Altzaga arteko BI-711 errepidea gaueko ordutegian itxiko da, 22:00etatik 06:00etara, Itsasadarreko Bulebarraren bigarren faseko obrak direla eta. 

BI-711 errepidea handitzeko proiektuaren baitan, itsasadarreko uren gainean hegalak jarriko dituzte, oinezkoentzako eta txirrindularientzako eremu gehigarri bat sortzeko. Maniobra horiek trafikoa etetea eragingo dute 9 metrorainoko habeak deskargatu eta kokatzeko.

Mozketa horiek era "ez jarraian" egingo dituzte, 22:00etatik 06:00etara, Elorrietako Erribera eta Tellaetxe Bidea kaleen elkargunetik (Bilbo) Ramon de la Sota Erribera eta Llanoko (Erandio) 10 zenbakiraino, obra honen bigarren fasea dela eta.

Kalte handiagoak saihesteko, ibilbide alternatiboak prestatuko dituzte Enekuriko errepidean (BI-604) eta Astrabuduko saihesbidean (BI-647), eta puntu estrategikoetan abisuak ere jarriko dituzte.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun