Erandioztarrek lau furgoneta bidali dituzte Valentziara, laguntzaz gainezka

Ander Zarraga 2024ko aza. 6a, 16:02

Valentzian izandako uholdeek kezkatuta, Unax Alcubilla Lorenzok azaldu du Erandioko Merkatari Elkartuakaz batera laguntza batzeko kanpaina abiatu zuela sare sozialetatik. "Erantzuna izugarria izan da, ez genuen espero", azaldu du gazte erandioztarrak eta, kontatu duenez, hainbat boluntarioren lanari, merkatarien elkartearen laguntzari eta bere enpresari esker, bildutako material guztia daborduko Paiportan (Valentzia) dago behar dutenei laguntzeko. Orain, Udalaren laguntzagaz batera, materiala batzen jarraituko dute domekara arte, eta beharrizanak eta garraioak hondamendiaren lekutik kudeatuko dituzte.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun