Erandiogoikoa Gorpuzti jaietan murgilduta dago. Ekainaren 19tik 22ra ospatuko dituzte festak auzo horretan, publiko guztiarentzako egitarau oparoagaz. Jaiak mezagaz eta herriko nagusientzako luntxagaz abiatu zituzten atzo, baina momenturik gogoangarriena arratsaldean bizi izan zuten: umeen kalejiraren ostean, aurten 60 urte betetzen dituen Goi Alde Dantza Taldeak irakurri zuen pregoia eta bota zuen txupina.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!