Egitaraua

Erandiogoikoko bigarren txanpa izango dute abuztuan

Ander Zarraga 2025ko abu. 12a, 14:05

Goi Alde Dantza Taldeak 60 urte ospatuko ditu Andra Mari jaietan.

Andramariak ez dira Gorpuzti jaiak bezain famatuak Erandion, baina horrek ez du esan gura auzoa ez denik festan murgiltzen. Aurten, abuztuaren 14an, 15ean eta 16an ospatuko dituzte festak, eta urtero legez, Luhartz taldearen erromeria, herri-bazkaria, paella-lehiaketa eta kuadrillen arteko jolasak izango dituzte ederto pasatzeko.

Goi Alde Dantza taldeak 60 urte betetzen ditu aurten, eta urtemuga berezi hori behar bezala ospatzeko abuztuaren 15ean ospakizun berezia ere egingo dute.

Egitaraua:

Abuztuak 14, eguena

  • 18:30 Trikipoteoa herriko tabernetatik.
  • 19:45 Kittu taldea.
  • 21:30 Burduntziak denontzako!

Abuztuak 15, barikua
Goi-Alde dantza taldearen 60. urteurrena

  • 11:00 Argazkiak taldeka.
  • 11:45 Kalejira.
  • 12:00 Alardea eskolako patioan.
  • 15:00 herri-bazkaria Goikolanda plazan.
  • 17:00 Bazkalostea Goi-Aldeko musikariakaz.
  • 19:00 Erromeria: Luhartz.

Abuztuak 16, zapatua
Paella Eguna

  • 11:00 Arrozaren banaketa.
  • 15:00 Paellen aurkezpena.
  • 17:30 sari-banaketa.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun