Egitaraua

Ulpianoren etorrerak astrabuduar guztiak alaituko ditu jaietan

Ander Zarraga 2025ko abu. 5a, 10:34

Erandio eta, seguruenik, munduko astorik famatuena festetarako ari da prestatzen: abuztuaren 6tik 10era bitartean Astrabuduko San Lorentzo jaiak ospatuko dituzte! 

Jai-batzordea osatzen duten herritarrak lan izugarria ari dira egun horietarako guztia prest izateko; izan ere, auzo horretako jaiek egitarau mardula bezain erakargarria izaten dute urtero: lehiaketa gastronomiakoak, kontzertuak, kuadrillen arteko olinpiadak, umeentzako jarduerak...

Egitaraua

Abuztuak 6, eguaztena

  • 11:30. Txikileku.
  • 11:45. Txikikalejira eta Txikitxupin.
  • 19:00. Koadrilen jaitsiera.
  • 20:30. Pregoia eta txupinazoa.
  • 20:45. Larrain dantza.
  • 22:00. Erromeria.
  • 01:30. Musika.

Abuztuak 7, eguena

  • 11:30. Txikileku.
  • 11:00. Tortilla lehiaketa.
  • 12:00. Tarta lehiaketa.
  • 22:00. Playback.
  • 00:00. Erromeria.

Abuztuak 8, barikua

  • 11:00. Kalejira.
  • 12:00. Soineko merkea.
  • 14:30. Herri bazkaria.
  • 17:00. Txikileku.
  • 19:30. Futbol txapelketa.
  • 21:00. Elektrotxaranga.
  • 23:00. Kontzertua.
  • 23:00. Guatekea.
  • 23:30. Txano lehiaketa.
  • 01:30. Musika.

Abuztuak 9, zapatua

  • 11:00. Kalejira.
  • 11:00. Txikileku.
  • 12:00. Party and Ulpiano.
  • 13:30. Soineko merkea.
  • 17:00. Txikien playback.
  • 20:30. Koadrilen afaria.
  • 23:00. Kontzertuak.
  • 02:00. Musika.

Abuztuak 10, domeka

  • 11:00. Kalejira.
  • 12:00. Meza nagusia.
  • 13:00. Erandioko Musika Banda.
  • 23:00. Sari banaketa.
  • 00:00. UIpianoren agurra.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun