Sexu askapenerako elkarteak zabaldutako oharraren arabera, atzo arrastian, talde horretako kide bati eraso egin zioten Algortako Bikain jatetxean zegoela.
"Algortako eta Euskal Herriko kaleak, matxista eta homofoboentzako kale arriskutsuetan gura ditugu bihurtu", adierazi dute Kitzikanekoek.
Uribe Kostako Kitzikanek zabaldutako oharra:
"Garai honetan, non leku desberdinetatik sexismoaren kontrako aldarriak ozen zabaltzen diren, bereziki larria ikusten dugu gurean eraso homofoboak gertatzea. Neurri handi batean, erasoa, erasotzailearen ardura den bezala, sistema matxista eta homofobo honen ondorioa ere bada.
Kitzikan Uribe Kostatik, eraso hau eta matxismoarekin, faxismoarekin edo arrazakeriarekin lotura duen edozein eraso bueltan itzultzeko deia egiten dugu. Disidente sexualok eta jendarte kolektibo gutxituok, ezin dugu beti ezeren esperoan egon. Antolatzeko, borrokatzeko, eta edozein eraso homofobo, matxista, faxista edo arrazistari erantzuna emateko bagara kapazak.
Algortako eta Euskal Herriko kaleak, matxista eta homofoboentzako kale arriskutsuetan nahi ditugu bihurtu. Horrekin, arratsaldeko 20:00etan Algortako Telletxe plazan izango den elkarretaratzean parte hartzeko deia luzatzen dugu."