Argiak kaleratutako bideoa:
Mikel Moreno eta beste zazpi gazteren aurkako epaiketan, Maialen Etxebarria gazte auzipetuak defentsaren galderak erantzun ostean, akusatuek kamisetak kendu eta azpian zeramatenak agerian utzi dituzte. Horietan, azken egunotan atxilotutako Xabat Moran, Ainhoa Villaverde, Bergoi Madernaz, Marina Sagastizabal, Ibon Esteban, Igarki Robles eta Aiala Zaldibar gazteen aurpegiak ikus zitezkeen. Horrela, auzipetuak altxatu eta "euskal gazteria aurrera" oihukatu dute, besteak beste. Elkartasuna adieraztera joandakoek ere altxatu eta oihuka eta txaloka hasi dira. Horren ondorioz, Angela Murillo epaileak sala hutsaraztea eta epaiketa etetea agindu du.
Argiak kaleratutako bideoa:
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!