Maialen Etxebarria gazte auzipetuak defentsaren galderak erantzun ostean, akusatuek kamisetak kendu eta azpian zeramatenak agerian utzi dituzte. Horietan, azken egunotan atxilotutako Xabat Moran, Ainhoa Villaverde, Bergoi Madernaz, Marina Sagastizabal, Ibon Esteban, Igarki Robles eta Aiala Zaldibar gazteen aurpegiak ikus zitezkeen. Horrela, auzipetuak altxatu eta "euskal gazteria aurrera" oihukatu dute, besteak beste. Elkartasuna adieraztera joandakoek ere altxatu eta oihuka eta txaloka hasi dira. Horren ondorioz, Angela Murillo epaileak sala hutsaraztea eta epaiketa etetea agindu du.