Mikel Morenoren kontrako epaiketa salatuko dute gaur Algortan

Iker Rincon Moreno 2015ko eka. 10a, 12:18

Auzipetuek herri harresia irudikatu zuten maiatzaren 28an epaiketan.

Bihar, eguena, epaituko dute Auzitegi Nazionalean Mikel Moreno “Peyejo” gazte algortarra, Ernaiko beste sei kide eta Topatuko kazetariagaz batera. Maiatzaren 28an hasi zuten epaiketa, baina gazteek protesta bategaz eten zuten saioa. “Terrorismoari gorazarre” egitea leporatuta epaituko dituzte eta fiskaltzak eta AVTren akusazio partikularrak 18 eta 24 hilabete arteko espetxe zigorra eta 10 eta 12 urte bitarteko inhabilitazioa eskatu dute haietako bakoitzarentzat. Epaiketa hori salatzeko, gaur mobilizatzeko deia luzatu du Algortako Libre dinamikak, 20:30ean, Telletxe plazan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun