Mikel Moreno algortarra eta beste zazpi auzipetuak Auzitegi Nazionalean daude berriro

Iker Rincon Moreno 2015ko eka. 11a, 10:16

Gazte auzipetuak Auzitegi Nazionalaren atarian epaiketaren zain. Topatu.info

Mikel Moreno “Peyejo” gazte algortarra, Ernaiko beste sei kideak eta Topatuko kazetaria Auzitegi Nazionalera sartu dira joan den maiatzaren 28an protesta bategaz eten zuten epaiketa berriro hasteko. “Terrorismoari gorazarre” egitea leporatuta epaituko dituzte eta fiskaltzak eta AVTren akusazio partikularrak 18 eta 24 hilabete arteko espetxe zigorra eta 10 eta 12 urte bitarteko inhabilitazioa eskatu dute haietako bakoitzarentzat. Publikoa ezin izan da sartu epaitegira, eta bertaratutako kazetariak prentsa gelatik irten behar izan dute, epaiketaren audiorik jarri ez dutelako.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun