Eguaztenera arte luzatuko dira Algortako Ollarretxe kaleko lanak

Iker Rincon Moreno 2015ko eka. 22a, 16:50

Egun batez luzatuko da Algortako Ollarretxe kalean, Salsidu etorbidea eta Elorri kalearen arteko zatian, zolatze lanengatiko zirkulazioaren mozketa. Hasiera batean mozketak martitzenera arte izan behar zuen, baina joan den barikuko euriak aipatu lanak atzeratu zituen. Horrenbestez, zirkulazioaren mozketa eguaztenera arte luzatuko da, bide-zoruaren seinaleztapen horizontala egin ahal izateko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun