Bozeramaileen Batzan berba egingo dute herri-partaidetzaren inguruan; horren aurrean, EH Bilduk eztabaida hori getxoztar guztiei dagokiela salatu du, “ez soilik alderdiko ordezkariei”. Gogoratu dutenez, aurrekariak daude Getxoko Udalean, “adibidez, HAPOren berrikusketarako eratu den lantaldean, zeinetan elkarte eta herritarrok eztabaidatzeko aukera izan duten. Beharbada, ez da prozesu nahi bezain ona izan, baina hortik abia gaitezke prozesu parte-hartzailea egiteko orduan, izandako akatsetatik ikasita”.