Hondeamakina batek sua hartu du Algortako Hezetasuna auzoan

Iker Rincon Moreno 2015ko urr. 16a, 11:27

Bart, gaueko 22:45ak aldera, BYCAM enpresa-sustatzailearen hondeamakina batek sua hartu zuen Algortako Iturribarri inguruko landetan. Getxoko Ertzaintzak jakinarazi duenez, sutea jazo eta gutxira, suhiltzaileak tokira bertaratu ziren sua menperatzera. Makinak kalteak izan ditu kabinan. Sutearen zergatia eta nola gertatu zen ikertzen ari da Ertzaintza.

Auzokideek bidalitako irudiak:

BYCAM enpresa-sustatzaileak luzatutako denbora agortu eta egun bira sartu ziren atzo Iturribarriko ortuetara hondeamakinak. Hezetasuna auzoko hainbat bizilagun lekura bertaratu ziren eguerdiko 12:00etan elkarretaratzea egiteko. Irailaren 25ean urbanizazioari ekingo zioten arren, auzokideen eskakizunari erantzunez, denbora urriaren 13ra arte luzatu zuen enpresak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun