Dozenaka lagunen babespean sartu dira auzitegira bost inputatuak. Topatu.info agerkariak jakinarazi duenez, ateraino eraman dute azken hilabeteetan egindako herri epaiketen sententzia: “herrien garaipenera kondenatzen dugu espainiar Estatu inperialista”. Madrilen ez ezik, Euskal Herrian ere babestuko dituzte auzipetuak gaur ere; izan ere, elkarretaratzeak egingo dituzte hainbat herritan:
- Bilbo: 19:30ean Arriagan.
- Donostia: 19:00etan Bulebarrean.
- Gasteiz: 19:00etan Andre Mari Zuriaren plazan.
- Irun: 19:30ean San Juan plazan.
- Laudio: 19:30ean Lamuza plazan.
- Zumaia: 19:30ean Magnolioan.
Espainiako Auzitegi Nazionalak aginduta, 2010ean zazpi lagun atxilotu zituzten “ETAren nazioarteko frontea” osatzea egotzita. Besteak beste, Gabi Basañez 2011ko apirilaren 2an jarri zuten kalean, baldintzapeko askatasunak ezartzen duen ohiko egoeran.