Getxo Rugbyk "erabateko errefusa" erakutsi du pertsonen pribatutasuna urratzen duten jarreren aurrean, "batez ere adin txikikoak tartean badaude". Klubak azpimarratu duenez, "jokalarien segurtasuna gure lehentasunik nagusiena da". Horregatik, "jazoera penagarri hau ahalik eta lasterren itxi ahal izateko", aferan inplikatuta dauden erakunde denakaz kolaboratzeko prest agertu da, Getxo Kirolak, Getxoko Udala, eta Udaltzaingoa aipatuta.