Espainiako Auzitegi Gorenak duela bi aste jakinarazi zuen Frantziako kondena urteen metaketa ukatu egiten ziola "Muni"ri. Horren aurrean, preso algortarraren abokatuak Auzitegi Konstituzionalera errekurrituko duela jakinarazi du Sorterrirak. "Espainia Europako lege-markoa urratzen ari da Alvarori metaketa hau ukatuz", salatu dute.
Hori dela eta, atzoko manifestazioan "aski dela" ozen esan zioten Espainiar Estatuari. Era berean, aste honetarako prestatu dituzten bestelako ekimenetan parte hartzeko gonbita luzatu zieten herritar guztiei.