Aurkeztutako idazkian, Udalak sakabanaketa politikari erabateko gaitzespena adieraztea eskatu zuten, besteak beste. GUK taldeak koalizio abertzaleak proposatutakoaren alde agertu zen, EAJ abstenitu egin zen eta PSE-EE, PP eta Ciudadanos kontra bozkatu zuten. EH Bildukoek jakinarazi dutenez, bozketa berdinketan gelditu zen; hala, legeak dioen bezala, Imanol Landa alkatearen esku geratu zen mozioa onartu ala atzera botazearen erabakia, eta alkatea kontra agertu zen.