Landak agurtu du selekzioa eta jokalri eta teknikoei adierazi die "Angolako Errepublikarekiko, bere kulturarekiko eta bere tradizioarekiko Getxok dituen maitasun eta miresmena". Halaber, Romo Eskubaloi Taldeak Getxon egiten duen lana azpimarratu du. Adibidez, pasa den astean Getxoko Emakumeen Nazioarteko Eskubaloi Txapelketa antolatu zuen.
Angola
Angolako emakumeen eskubaloi selekzioa Getxo udalerrian dago, abenduaren 5etik aurrera Danimarkan lehiatuko den Munduko Txapelketa prestatzeko. Angolako taldea Afrikako egungo txapelduna da. Duela hamar egunetik, Fadurako Kirolarien Egoitzan dago. Barikuan, Danimarkara bidaiatuko dute jokalariek, eta zapatuan jokatuko dute Munduko Txapelketaren lehen partida, Suediaren kontra. Algortan izan diren bitartean, Angolak Euskadiko eta Espainiako Unibertsitateko selekzioen kontra jokatu du partidu bana Getxoko Emakumeen Nazioarteko Eskubaloi Txapelketan, eta biei irabazi die. Espainolak bigarren geratu ziren eta Euskadiko selekzioa hirugarren.