Tosu Betirako plataformaren oharra:
Ekainaren 17an, Gasteizen, Getxoko Ibarbengoako parkingaren lanak egiteko enpresaren esleipena lizitatuko da. Ez dakigu zein enpresari esleituko zaizkion lanak. Badakizkigu, ordea, getxoztarroi parkingaren eraikitzeak ekarriko dizkigun kalteak, baita Andra Mari auzoari ere. Guztira, getxoztarren poltsikoetatik 5 miloi euro xahutuko dira, eta horiei geltoki mamuak kosta izan dituen 50 miloi baino gehiagoko gastua gehitu behar zaie.
Parkingak justifikazio bakarra dauka: Andra Mari auzoaren urbanizatze lanetan beste urrats bat ematea alegia, hurrengoa ehunaka eta ehunaka etxebizitza izango ote?
Horregatik, zarrastelkeriarekin bukatu nahi dugu; ez ditugu nahi betikoei mesede egiten dieten azpiegitura zentzugabeak; ez ditugu nahi hirigintza plan zapaltzaileak. Eta baietz esaten diogu: bai Andra Mariri, herriarena delako. Bai Getxo zentzudun bati, guztiona delako, eta guztiok behar dugulako berton bizi ahal izateko.
Parkingaren aurkako Plataformak osatzen dugun kolektibook eta norbanakook dei egiten dizuegu Ibarbengoako parkingaren aurka batu gaitezen eta gaur, hilaren 14an, Telletxeko plazan izango den kontzentrazioan parte har dezazuen parkingaren aurka eginez.