Uribe Kosta jaietan 2016

Lau egun eta gau, Algortako saninazioetaz gozatzeko

Iker Rincon Moreno 2016ko uzt. 26a, 16:35

Zapatuan izango da Kantxa Kirol Modaren Herri Krosa.

Nazioarteko Paella Lehiaketaren ajea gainditu ostean, San Inazio jaiak helduko dira bihar arrastian Algortara, eta uztailaren 31ra arte iraungo dute. Lau egunez, ekitaldiz gainezka egongo dira Algortako kaleak, haur, gazte zein ez hain gazte guztientzat.

Egitaraua:

Uztailak 28, eguena

  • 18:00 Kuadrillen jaitsiera irekia (derrigorrezko 1. proba, kuadrillen txapelketan parte hartzen duten taldeentzat), San Nikolas plazan hasita.
  • 19:30 Pregoia irakurriko du Jotaparraizu taldeak (iazko kuadrilla txapelketaren irabazleak); ikurrinari omenaldia, eta txupina jaurtiko dute Txorimalo gaztetxekoek, San Nikolaseko liburutegian.
  • 20:00 XV. Jota eta Arin-arin txapelketa, Tellagorrin.
  • 21:00 Kontzertuak, Ou Mama eta Tony Towers taldeakaz, Tellagorrin, bertako tabernariek antolatuta.
  • 22:00 Zezensuzkoa, Telletxe plazan.
  • 22:30 Kontzertuak, MConak eta Smoking Barrels taldeakaz, San Nikolas plazan.
  • 23:00 Kontzertua Mapatxes taldeagaz, Kasinon.

Uztailak 29, barikua

  • 09:30 Diana, Algortako kaleetatik.
  • 11:00 Umeentzako tailerrak eta puzgarriak. Saharar herriaganako elkartasun ekitaldia (tearen zeremonia, henna eta iltze tailerrak...) goiz osoan, eta herri bazkaria, Atfal taldearen ekinbidez. Palestinako artisautza-erakustaldia eta idazketa-tailerra, Biladi elkarteak antolatuta.
  • 11:00 "Zurrumurrurik ez!" espazioa, San Nikolas plazan.
  • 12:00 Moto lasterketa, 2-4 urte arteko umeeentzat, Tellagorrin.
  • 12:00 Gazteen hamaiketakoa, San Nikolas plazan.
  • 12:00 Tortilla eta eskalada desafioa (derrigorrezko 2. proba, kuadrilla txapelketan izena eman duten taldeentzat), San Nikolas plazan.
  • 12:30 Igel-toka eta tiragoma txapelketa, Katean.
  • 13:00 Bertso-saioa, Aitor Mendiluze, Uxue Alberdi, Sustrai Colina eta Imanol Uriagaz,  Kasinon.
  • 15:00 Gazte-bazkaria, San Nikolas plazan.
  • 16:30 Herri-kirolen desafioa, Getxo Herri Kirol Taldeagaz, Telletxen.
  • 17:00 Areto-futbolaren XVII. Zutik Eneko Caballero txapelketaren I. final-laurdena, batzokiko patioan.
  • 17:30 Kontzertuak Tellagorrin: Doubling Boys, 4 Anai eta Tears & Beers taldeakaz.
  • 18:00 Areto-futbolaren XVII. Zutik Eneko Caballero txapelketaren 2. final laurdena, batzokiko patioan.
  • 18:00 Gazte ginkana, San Nikolas plazatik abiatuta.
  • 18:30 Umeen jaitsiera, San Nikolas plazatik abiatuta.
  • 18:30 Nagusien luncha, Zabala eskoletan.
  • 19:00 Buruhandiak herrian zehar.
  • 19:00 Gazte poteo musikatua, herriko kaleetan zehar, gazte txosnatik abiatuta.
  • 19:00 XVII. Zutik Eneko Caballero  txapelketaren 3. final laurdena, batzokiko patioan.
  • 19:30 Nagusien dantzaldia, Trio Menta taldeagaz, Zabala eskolan.
  • 19:30 Umeentzako txokolatada eta dantzaldia, Bihotz Alai plazan.
  • 20:00 Areto-futbolaren XVII. Zutik Eneko Caballero txapelketaren 4. final laurdena, batzokiko patioan.
  • 20:00 "Kantu jira kalez kale" Kateatik hasita, Torrene kalea, Satistegi aldera, Ameztitik Euskal Herria kalera eta Azebarrin amaiera.
  • 22:00 Kontzertuak, Kasinon: Akats Reggae Band taldeagaz.
  • 22:00 Kontzertuak, Txosna-gunean.
  • 22:30 Kontzertuak, Worth it, Crim, We ride eta South Central taldeakaz, San Nikolas plazan.

Uztailak 30, zapatua

  • 08:30 XVII. Txipiroi txapelketaren izen-ematea, Bihotz Alain.
  • 09:30 Diana, herrian zehar.
  • 12:00 Rally desafioa (kuadrilla txapelketaren derrigorrezko 3. proba), Telletxeko errepidean.
  • 13:00 Bits-festa, Telletxen.
  • 13:00 Bertso-saioa, Amets Arzallus, Iker Zubeldia, Sebastian Lizaso eta Arrate Illarogaz , Kasinon.
  • 13:00 XVII. Txipiroi txapelketako lapikoen aurkezpena, Bihotz Alain.
  • 15:00 Kuadrilla-bazkaria (kuadrilla txapelketaren derrigorrezko 4. proba), San Nikolas plazan.
  • 16:30 Getxoko XIII. Traineru Estropada. IX. Portu Zaharreko ikurrina, Arriluzen.
  • 17:00 Gazteen areto-futbolaren V. Zutik Eneko Caballero txapelketaren 1. finalerdia, batzokiko patioa.
  • 17:30 XVII. Txipiroi txapelketaren sari-banaketa, Bihotz Alain.
  • 17:30 Kuadrillen abesti erakustaldi irekia (kuadrillen txapelketaren derrigorrezko 5. proba), San Nikolas plazan.
  • 18:00 Kantxa Kirol Moda Herri Krosa.
  • 18:00 Areto-futbolaren XVII. Zutik Eneko Caballero txapelketaren 1. finalerdia, batzokiko patioan.
  • 18:30 Dantzarte dantza eskola (Kasino enparantzako tabernarien eskutik)
  • 19:00 Gazteen areto-futbolaren V. Zutik Eneko Caballero gazteen txapelketaren 2. finalerdia, batzokiko patioa.
  • 20:00 Areto-futbolaren XVII. Zutik Eneko Caballero txapelketaren 2. finalerdia, batzokiko patioan.
  • 20:00 San Inazioetako jaitsiera tradizionala, Lau Bidetik Ereaga hondartzako barraketaraino. Ereagara heltzean, larraindantza, trikitilariak eta suzko zezena, Isidroren omenez (kuadrilla txapelketaren derrigorrezko 6. proba).
  • 20:30 Kontzertua Tellagorrin, Screamers & Sinners taldeagaz.
  • 22:00 XVII. Erromeria Tradizionala, Kasinon.
  • 22:00 Kontzertuak, Txosna-gunean.
  • 23:00 Kontzertuak Hexen, Nevadah eta Blowfuse taldeakaz, San Nikolas plazan.

Uztailak 31, domeka

  • 09:30 Diana herrian zehar.
  • 09:30 71. Getxo Zirkuitua - 16. Ricardo Ochoa Memoriala. Irteera eta helmuga Arkotxan, Foru kalean.
  • 11:00 Umeentzako puzgarriak eta tailerrak, Bihotz Alai plazan.
  • 11:30 Dantzari taldeen bilkura, Kasunen.
  • 12:00 Dantzari-taldeen kalejira, herrian zehar. Ibilbidea: Kasune, Sarrikobaso, Salsidu, Villamonte, Telletxe, Zabala, Basagoiti eta San Nikolas.
  • 12:30 Euskal dantzen agerraldia, San Nikolas plazan.
  • 13:00 Umeentzako ur gerra Bihotz Alai plazan.
  • 13:00 Bertso saioa, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Nerea Elustondo eta Fredi Paiagaz, Kasinon.
  • 13:30 Kontzertua Tellagorrin Biotz Alai Abesbatzagaz, bertako tabernarien eskutik.
  • 15:00 Bertso Maratoia, Andoni Egaña eta Maialen Lujanbiogaz.
  • 17:00 Gazteen areto-futbolaren V. Zutik Eneko Caballero txapelketaren 3. eta 4. postuak, batzokiko patioan.
  • 17:00 Kontzertuak Kasino plazan, Natty & Mark, Moni & Co eta La Mara y Gus taldeakaz, bertako tabernarien eskutik.
  • 17:30 Bizkaiko Herri Kirol Federazioa. Zaku eroatearen Bizkaiko txapelketa; aizkolarien eta harri-jasotzaileen erakustaldia, Telletxen.
  • 18:00 Erraldoi eta buruhandien konpartsen kalejira: Ibilbidea: Kasune, Sarrikobaso, Katea (erraldoien 1. dantzaldia), San Nikolas plazan (erraldoien 2. dantzaldia), Algortako Etorbidea, Kasino plaza (erraldoien 3. dantzaldia), Basagoiti Etorbidea, Torrene, Telletxe errepidetik (erraldoien 4. dantzaldia).
  • 18:00 Areto-futbolaren XVII. Zutik Eneko Caballero txapelketaren 3. eta 4. postuak, batzokiko patioan.
  • 19:00 Gazteen Areto-futbolaren V. Zutik Eneko Caballero txapelketaren finala, batzokiko patioan.
  • 19:00 Zango dantza-plaza, San Nikolas plazan.
  • 20:00 Areto-futbolaren XVII. Zutik Eneko Caballero txapelketaren finala, batzokiko patioan.
  • 20:30 Kuadrillentzako play-back saio irekia (kuadrilla txapelketaren derrigorrezko 7. proba), San Nikolas plazan.
  • 20:30 Kontzertu sinfonikoa: Sapere Aude Sinfonietta+San Pedro Abesbatza, Fernándo Velázquez-ek zuzenduta. Beethoven, Mozart... Trinitarioen elizan.
  • 21:00 Areto-futbolaren Zutik Eneko Caballero txapelketaren sari-banaketa, Batzokiko patioan.
  • 22:00 Kuadrilla txapelketaren sari banaketa, eta erromeria, Urrats taldeagaz, San Nikolas plazan.
  • 22:00 Kontzertuak txosna-gunean.
  • 23:00 Su artifizialak, Ereagan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun