Javier Minguez Espainiako selekzioaren hautatzaileak Imanol Erviti eta Ion Izagirre euskal herritarrak ere eroango ditu Brasilera Castroviejogaz batera. Selekzioa Joaquim "Purito" Rodriguez katalanak eta Alejandro Valverde murtziarrak osatuko dute, Espainiako Txirrindularitza Federazioak ohar baten bidez jakinarazi duenez.
Castroviejo pasa den ekainean osatu zen eroriko batez; Espainiako Txapelketan paper oso ona egin zuen arren, Movistar taldeak ez zuen Tourrera eroan.