Getxoko Udalaren Bozeramaileen Batzordearen adierazpena:
- Erabateko desadostasuna agertzen du eta genero desberdintasunean oinarritutako jarrera sexista guztiak gaitzesten ditu. Bestalde, aipatutako salaketatik ondorioztatu daitezkeen erantzukizunak ahalik eta lasterren argitzeko eskatzen du.
- Erasotako emakumeari elkartasuna adierazten dio eta babesa eskaintzen dio.
- Berdintasuneko eta begiruneko balioak oinarri dituen gizartea lortzeko lan egitea defendatzen du, zeinean emakumeak jaiak gozatzeko eskubidea duten eta espazio publikoan askatasunez ibili daitezken eta hori libre erabili dezaketen, nahi beste kaletik lasai ibili daitezken, eta sexu-harremanak norekin, noiz eta nola izan nahi dituzten erabaki dezaketen. Hitz batez, emakumeen nahia erabat errespetatzen duen gizartea lortzeko.
- Getxotar guztiei, gizon zein emakume, dei egiten die, emakumeen kontrako eraso guztien aurka egin dezaten eta emakumeak iraintzen dituzten eta eraso sexistak bultzatzen dituzten jarrerak onar ez ditzaten.
- Erakunde kontzentrazioa egiteko dei egiten du, uztailaren 27an, eguaztena, eguerdiko 12:00etan, udaletxeko eskaileretan. Bestalde, herritarrei dei egin die egun berean biltzeko, Telletxe kaleko puntu morean, 20:00etan.
- Emakume elkarteei eta Berdintasun Kontseiluan parte hartzen duten erakundeei dei egiten die bereziki deialdiarekin bat egiteko eta baita helburu berberekin antolatzen den beste edozein ekitaldirekin ere.