Eguerdiko kontzentrazioan bost minutuko isilunean izan ondoren, Imanol landa Getxoko alkateak eskertu die herritarrei elkarretaratzean parte hartzea “denon artean oso mezu argia igorri behar dugulako, hau da, eraso sexistak gaitzestea eta arbuiatzea, guztiz onartezinak direlako. Oso oinarrizkoa dena aldarrikatu behar dugu denon artean, hau da emakumeek gure jaietan eta espazio publikoetan mugitzeko duten askatasuna, eta harreman sexualak norekin, noiz eta nola eduki nahi duten askatasun osoz erabaki ahal dezatela. Oso oinarrizko eskubidea dena eta horrekin konpromiso aktiboa eduki behar dugu. Tolerantzia zero erakutsi behar dugu eraso sexisten aurrean". Alkateak herritarrei dei ere egin die 20:00etan Algortako Telletxe kalean dagoen puntu lilan deitutako elkarretaratzean parte hartzera.