Itxas Argiak sexu-erasoa gaitzesteko mobilizazioetan parte hartzera deitu du

Iker Rincon Moreno 2016ko uzt. 26a, 16:30

300 lagun inguruk salatu zuten 2014ko abuztuaren 5ean, Telletxen, urte horretako San Inazio jaietako azken egunean gertatutako sexu erasoa.

Itxas Argia elkarteak, Aixerrotako Nazioarteko Paella Lehiaketaren antolatzaileak, joan den domekan emakume baten kontrako sexu-erasoaren aurrean, bere erabateko gaitzespena adierazi du, baita biktimarekiko bere solidaritatea ere. Hori dela eta, bihar, eguaztenean, Telletxen izango diren elkarretaratzeetan parte hartuko duela adierazi du Itxas Argia elkarteak. Kontzentrazioak 19:30ean eta 20:00etan izango dira, mugimendu feministak eta Udalak deituta, hurrenez hurren.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun