Kanpainaren beste hitzorduak honakoak dira: Itzubaltzetako jaietan, eguaztenean, abuztuak 3, 19:30etik 22:30era, Santa Eugenia kaleko aparkalekuan; Portu Zaharreko jaietan, abuztuaren 11n, eguena, 18:00etatik 21:00etara, zelaigunean; eta Mesedetako Amaren jaietan, irailean, oraindik zehaztu gabe dagoen egun eta tokian.
Getxoko Udalaren Berdintasun Zerbitzuak mahai bat jarriko du, beraz, ospakizun bakoitzeko une eta toki "esanguratsu batean". Zoritxarrez, uda honetan lehenago heldu da erasotzaileen bortxakeria, sexu-erasoak prebenitzeko kanpaina baino. Keltse Eiguren Berdintasun zinegotziak nabarmendu duenez, "udalerriko lehenengo jai handienetako batean, Aixerrota inguruan, izandako eraso sexista gaitzesten dugu. Getxoko Udalak arazoagaz amaitzeko lan egiten segituko du, eraso sexistarik gabeko berdintasunezko jaietan gozatu nahi dugulako. Horregatik, edozein erasoren aurrean herritarrei eskatzen diegu beste alde batera ez begiratzeko, ikusitakoa salatzeko eta biktimari laguntza emateko. Gure jaiak gizon eta emakumeok gozatzeko izatea nahi dugu, eraso sexistarik gabeko jaiak!".
Kanpainaren barruan, jai nagusietan 600 kartel jarriko dira; 500 ehunezko poltsa, pegatinak eta gazteei zuzendutako eraso sexisten kontrako gidak banatuko dituzte.