Halaber, udaltzainek izandako jarrerei buruzko azalpenak eta dagokien ikerketak martxan jartzeko eskaria egingo diote Keltse Eiguren Udaltzaingoaren ardura daukan zinegotziari.
Horrez guztiaz gainera, Indabadaren aldeko sinadurak biltzen hasi dira Change.org plataformaren bidez. Daborduko 470 sinadura baino gehiago jaso dituzte.