Hil da Heliodoro Lafuente, Arenaseko ohorezko presidente eta lehenengo bazkidea

Iker Rincon Moreno 2016ko abe. 5a, 16:20

Imanol Landa Getxoko alkatea eta Heliodoro Lafuente, 2009an. © URTZI ALTUBE - ILANDA.EU

Heliodoro Lafuente Fernández Arenas futbol-klubaren ohorezko presidentea zendu da gaur goizean, 93 urte zituela, klubak jakinarazi duenez. Lafuente “ehun urtetik gorako klubaren historia bizia zen”, Arenasek gogorarazi duenez. Pasa den 2009an, mendeurreneko ekitaldien antolakuntza-batzordearen presidentea izan zen. Klubaren lehenengo bazkidea zen eta ez zuen kale egiten Gobelan jokatzen ziren partidatan, ezta kanpoko partida askotan ere. “Gaitza izango da harmailak bera barik egoten ohitzera”.

Arenasek, bazkide historikoaren “bere bigarren familiak”, Lafuenteren heriotza eragin dion “atsekabe handia” agertu du jendaurrean eta doluminak eman dizkio sendiari.

Lafuenteri azken agurra emango diote etzi, eguaztena, 13:00etan, Portugaleteko tanatorioan, hilerriaren ondoan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun