Dragados eta Geocisa enpresek eraikiko dute Getxoko Ibarbengoako parkinga

Tosu landa inguruan eraikiko dute Ibarbengoako aparkalekua.

Dragados S.A. eta Geotecnia y Cimientos S.A. (Geocisa) enpresek osatutako aldi baterako enpresa-elkarteak eramango ditu aurrera Getxoko Ibarbengoako metro geltokiaren ondoan parkinga eraikitzeko obrak. Esleipenak joan den azaroaren 22an egin zituen Eusko Jaurlaritzak, 2.991.076,88 eurotan (BEZ barik). Hartara, enpresa biek 12 hilabete izango dituzte obrak egiteko, esleipena sinatu eta hurrengo egunetik aurrera.

Aurreikusi dutenez, estalitako 304 aparkaleku hartuko ditu azpiegitura berriak; hori bukatutakoan zabalduko da metro-geltokia, horren lanak bukatu eta ia sei urte itxita egon ostean.

Aparkalekua egin gura duten gune hori Tosu landa izenagaz da ezaguna, eta hantxe dago proiektuaren kontrako erresistentzia. Bertakoen arabera, txandakako aparkalekuaren kontra egoteko "arrazoiak" egon badaude. Hori dela-eta, proiektuaren kontrako "erresistentzia-akanpada" abiatuko dute eguenean, urtarrilaren 12an, landa horretan bertan. Halaber, hilaren 21ean, aparkalekuaren kontrako manifestazioa egingo dute, 12:00etatik aurrera.

Erresistentzia-akanpada, Tosu landan

Erlazionatuak

EAJren politika urbanistikoa salatu du Tosu Betirako taldeak

Getxo

Joan den barikuan, hilaren 16an, Tosu Betirako plataformako kideek EAJ Getxoko landa-eremuak porlanez betetzen dabilela salatu zuten Algortako San ...
Ibarbengoa parkinari ez!

Erabiltzailearen aurpegia Getxo

IBARBENGOA PARKINARI EZ!
Getxoko EH Bildu: "Nola hasiko dira Ibarbengoako obrak desjabetzerik egin gabe?"

Getxo 1

Bizkaiko Garraio Partzuergoak Ibarbengoako metro geltokiaren ondoan egin gura duen aparkalekuaz kezkatuta agertu da Getxoko EH Bildu. Bada, egunota...
Ibarbengoa berriro ere eztabaiden jomugan

Getxo 1

Getxoko Andra Mari auzoan egin gura duten Ibarbengoako aparkalekuak eztabaida sortu du berriro ere. Bizkaiko Garraio Partzuergoak (BGP) hasiera ema...