Begoñako galeriak bisitatzeko aukera gehiago egongo dira aurten

Iker Rincon Moreno 2017ko mar. 22a, 11:22
Ibilaldi gidatuari erakusketak gehituko dizkiete hilabetero.

Begoñako galeriak ezagutzeko beharrezkoa da aurretik izena ematea; horretarako epea zabaldu dute daborduko. Galeriak apirilaren 1etik uztailaren 30era bisitatu ahal izango dira. Aurrekoetan legez, izen-ematea egin ahal izango da udalaren webgunean edo Turismo Bulegoaren telefono-zenbakira (944 910 800) deituta.

Interesdunek aurrez aurre ezagutu ahal izango dituzte egindako aurrerapausoak; izan ere, 2017ko bisitetan eredu berri bat eskainiko dute: ibilaldi gidatuari erakusketak gehituko dizkiete hilabetero, proiektuaren garapena azaltzeko. Helburua da EHUren ikerketak erakustea, elementu dinamiko eta dibulgatzaileen bitartez. Hilabetero aldatuko dituzte eta, horiei esker ezagutarazi ahal izango dira unibertsitatearen lanen emaitzak, modu bisualagoan eta erakargarriagoan. Abuztuan, galerietarako sarrera doakoa izango da 12:00etatik 14:30era eta 18:00etatik 20:00etara, baina ez dute bisita gidaturik eskainiko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun