Tosu landan kanpatuta dauden gizon-emakumeen erabakia goraipatu du Romo Plataformak, "hirigintza garapen zentzudunaren alde egiteko eredu dira". Hori dela eta, domeka honetan, hilaren 11n, Tosu Betirakok deitutako bilera irekira parte hartzeko deia egin dute itzubaltzetarrek. Bilera 19:30ean izango da, Tosun landan bertan. Gainera, hilaren 16an, elkarretaratzea egingo dute Algortako San Nikolas plazan, 20:30ean.