Udal-iturriek jakinarazi dutenez, aurten ezin izango da Donibane Surik isiotu Arrigunaga hondartzan. Izan ere, Udalak sua egiteko eskaera bakarra jaso du eta ez dio baimenik eman.
San Juan gauean askotariko suez bete ohi zen Getxoko Arrigunaga hondartzan. Hala ere, aurten ezin izango da sutzarrik isiotu hareatza horretan, "segurtasun arrazoiak direla eta", Udalak jakinarazi duenez. Izan ere, egun horretan bertan La Kantera Pro Pool Contest nazioarteko skate-txapelketari emango diote hasiera, eta jendetza bertaratzea espero dute arduradunek.
Udal-iturriek jakinarazi dutenez, aurten ezin izango da Donibane Surik isiotu Arrigunaga hondartzan. Izan ere, Udalak sua egiteko eskaera bakarra jaso du eta ez dio baimenik eman.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!